Duela gutxi GazteUp izeneko jardunaldi batera joateko aukera izan genuen. Ekitaldi honetan hainbat hitzaldi egon ziren gazteei lan mundua hobeto ulertzen laguntzeko. Hizlarien artean psikologoak, ekintzaileak eta gazteekin lan egiten duten marka edo enpresetako langileak zeuden. Haien esperientziak partekatu zituzten eta aholku praktikoak eman zizkiguten etorkizunean gure bidea aurkitzeko. Jardunaldiaren helburua gazteak motibatzea eta lanaren inguruko ikuspegi errealista eskaintzea izan zen.
Nire ustez, hitzaldi hauek oso interesgarriak eta erabilgarriak izan ziren. Gehien gustatu zitzaidana izan zen hizlariek modu oso errealistan hitz egin zutela lan munduari buruz. Azaldu zuten akatsak egitea ez dela txarra, baizik eta beharrezkoa dela pertsona eta profesional gisa ikasteko eta hazteko. Askotan jendeak pentsatzen du arrakasta lortzeko beti ondo egin behar dela dena, baina hizlariek kontrakoa azaldu zuten: akatsetatik ikasten dela gehien.
Gainera, beste ideia garrantzitsu bat marketing pertsonalarena izan zen. Norbaitek bere proiektu propioa badu edo zerbait sortzen badu, oso garrantzitsua da bere nortasuna eta estiloa erakustea. Bestela, egindako lana edonork egin dezakeela emango luke. Horregatik, norberaren identitatea zaintzea eta transmititzea oso garrantzitsua dela azaldu zuten.
Azken batean, GazteUp bezalako ekitaldiak oso baliagarriak dira gazteentzat. Esperientzia honek lan mundua hobeto ulertzen lagundu dit eta pentsarazi dit akatsak egitea ez dela porrota, ikasteko aukera baizik. Gainera, argiago ikusi dut norberaren ideiak eta nortasuna erakustea garrantzitsua dela etorkizunean.
