Gap eta KATSEYE talde globalaren arteko lankidetza publizitarioa "Better in Denim" izenburupean kaleratu zen. Gapen helburu nagusia bere marka-irudia gaztetzea eta publiko global gaztearekin konektatzea zen, KATSEYEren inpaktua aprobetxatuz bere denim arropa-lerroaren moldakortasuna eta modernotasuna sustatzeko. KATSEYEk, berriz, plataforma erabili zuen estilo globaleko ikono gisa finkatzeko.
Kanpainaren sorkuntza-edukia Gapen energia modernoa eta nostalgia uztartu zituen eta ardatz gisa Kelisen "Milkshake" abesti ikonikoa erabili zuten. Ikuspegia koreografia dinamiko eta kementsuan zentratu zen, agertoki minimalista batean, denim produktuen malgutasuna eta "fit"-a nabarmentzeko. Estilismoak taldekideen indibidualtasuna azpimarratu zuen, denim-a autoadierazpenerako mihise gisa aurkeztuz.
Estrategia funtsezkoa pop talde global baten eragina erabiltzea izan zen. Xede-publiko nagusia Z Belaunaldia (16-25 urte) eta modako kontsumitzaile gazteak ziren. KATSEYE anitza eta sortzen ari zenez, Gap marka moderno eta inklusiboa adierazi zuen. Mezu nagusia zen Gapen denim-a kalitatezkoa izateaz gain, estilo indibidualerako ezin hobea eta modan guztiz garrantzitsua dela.
Lankidetzak ikusgarritasun eta elkarrizketa maila altua sortu zuen sare sozialetan, publikoaren erreakzio positiboa adieraziz. Eraginkortasuna markaren ikusgarritasunaren eta trafiko digitalaren arabera neurtu zen, lortuz Gapen denim siluetak belaunaldi berri bati berriro aurkeztea eta marka goranzko talde batekin lotzea, markaren posizionamenduan arrakastatsutzat joz.

Oso ondo aprobetxatutako kanpaina iruditzen zait trasmititutako mezu ezkutuagatik. Eagel amerikakoa baino pixka bat geroago argitaratu zenez, sydney sweeney-rekin egin zena, genes (geneak ingelesez) jeans-en errima erabili zuten eslogan gisa. Errima horrek polemika pizten zuen, bere mezua gaizki interpretatu zelako, eta gap hori aprobetxatu egiten dut horren kontrako mezu bat bidaliz.