MYSTERY BURGER

Goiko katearentzat "Hamburguesa Itsua" (Mystery Burger) jaurtitzeko email marketin kanpaina bat garatu dugu, markaren posizionamendu premium, urbano eta dibertigarria indartzeko asmoz. Estrategiaren muina gamifikazioa izan da: bezeroek osagai sekretuak asmatu behar dituzte QR kodeen bidez, sari esklusiboak lortzeko erronkan parte hartuz. Horretarako, "misterio" estetika duen mail prototipo bat diseinatu dugu, mugikorretara egokitua eta ekintza-botoi (CTA) argiekin. Prozesu guztia Mailchimp bidez kudeatu dugu, 25 kontaktuko datu-base bat erabiliz eta 18-45 urte bitarteko publikoari zuzenduz. Amaitzeko, harpidetza eta baja formulario profesionalak sortu ditugu, datu gakoak biltzeko eta GDPR legea betetzen dela ziurtatzeko.
